Elikadura edoskitzaroan
Batzuetan, arrazoia edozein dela ere, amagandiko edoskitzea ez da bideragarria izaten edo ezinezkoa izaten da edoskitzeari luzaroan eustea, eta, kasu horietan, bularreko haurrentzako prestakinak edo hasierako formulak eman behar zaizkie haurtxoei. Bada, egoera horretan dauden amei informazioa emateko eta lasai egoten laguntzeko asmoz, AESANek sor daitezkeen kezkak argitzeko dibulgazio-materiala argitaratu du.
Material horretan, honako hauek bildu dira:
- Zer dira bularreko haurrentzako prestakinak?
- Nola daude araututa?
- Prestakinak modu seguruan prestatzeko aholkuak; bereziki, egoera zaurgarrian dauden bularreko haurrentzat (28 egunetik beherako haurtxoak, goiztiarrak, pisu gutxikoak, immunodeprimituak).
- Haurtxoak elikatzeko hasierako formulak edo jarraipen-formulak erabili behar dituzten amei sortu ohi zaizkien galderentzako erantzunak.