Menu osasungarriak eta jasangarriak adineko pertsonen zentroetarako: elaboraziorako orientazio-dokumentua
AESANek orientazio-dokumentu bat argitaratu du menu osasungarriak eta jasangarriak egiteko, adinekoentzako egoitzei eta eguneko zentroei zuzendua.
Dokumentuan zenbait gomendio dietetiko proposatzen dira. Horien bidez, anoak, horiek emandako mantenugaiak eta elikagaiari buruzko kontsiderazioak zehazten dira. Bi talde daude:
- Egunean zenbait anoa kontsumitzeko elikagaiak: Barazkiak (3 anoa egunean, hemendik aurrera ae), frutak (2-3 ae), zerealak (3-6 ae), esnea eta esnekiak (3-4 ae), oliba-olioa eta ura.
- Astean bat eta bost anoa artean kontsumitzeko elikagaiak: Patatak eta tuberkuluak (kontsumo neurritsua), lekaleak (4 anoa astean edo gehiago, aurrerantzean aa), fruitu lehorrak (3 aa edo gehiago), arraina eta itsaskia (3 aa), arrautzak (4-5 arrautza astean), haragiak eta haragi-produktuak (3 aa).
Horrez gain, zenbait gomendio praktiko gehitzen dira, besteak beste:
- Elikagaiak banatzea egunean 5-6 otordutan.
- Adinekoen egoera nutrizionala jarraitzea.
- Dieta orekatua, nutrizioan eta dietetikan adituak diren diziplina anitzeko talde batek egina.
- Urtaroetara egokitutako menuak egitea.
- Otordu bakoitzean mantenugaien osagarritasunean arreta jartzea.
- Otordu bakoitzerako fitxa teknikoak egitea.
- Gatz iodatu gutxirekin prestatzea, eta horren ordez belar aromatikoak edo espeziak gehitzea.
- Aintzat hartzea tratamendu farmakologikoak eta kontraindikazioak.
- Elikagaien segurtasuneko eta nutrizioko prestakuntza-tailerrak zerbitzuen arduradunentzako.
Azkenik, dokumentua amaitzeko, makromantenugai eta mikromantenugaien adinekoen ahoratze-beharrei buruzko informazioa dago.