Atal berria nutriente kritikoei buruzko informazioarekin
Erikortasun- eta heriotza-tasen arrazoi nagusia gaixotasun ez transmitigarriak dira (OME, 2018). Elikadura oso garrantzitsua da hainbat gaixotasun ez transmitigarri prebenitzeko (gaixotasun kardiobaskularrak, gaixotasun zerebrobaskularrak, II motako mellitus diabetesa eta zenbait minbizi-mota).
Gaixotasun horien kasuan, azukre, gantz edo gatz (“nutriente kritiko” gisa ezagunak) asko kontsumitzea da arrisku-faktore nagusietako bat.
Pertsonei elikadura-ohitura osasuntsuak bereganatzen laguntzeko, azken urteotan material grafiko eta informazio asko garatu dugu, gure webgunearen Elikadura osasungarria atalean eskuragai dagoena; atal hori aldizka eguneratzen da.
Azukrea, gatza edo zenbait gantz asko kontsumitzeak ondorio kaltegarriak dituenez pertsonen osasunarengan, “nutriente kritikoak” atala gehitu dugu, non nutriente horiei buruzko informazioa biltzen den, hura aztertu eta aukera osasuntsuagoak hartu ahal izateko.
AZUKREA da lehenengo protagonista, eta ondoren gainerako nutriente “kritikoak” gehituko dira.