Trans koipeak: Europak gantz horien edukia mugatu du EBn merkaturatzen diren produktuetan
2019ko apirilaren 25ean, Europako Batzordeak 2019/649 (EB) Araudia argitaratu zuen; horrek aldatu egiten du Europako Legebiltzarraren eta Kontseiluaren 1925/2006 (EB) Araudiaren III. eranskina, animalia jatorriko gantzetan modu naturalean presente dauden trans gantzak ez diren gainerako trans gantzei dagokienez.
III. eranskinak elikagaiei gehi dakizkiekeen bitaminak, mineralak eta beste substantzia batzuk zerrendatzen ditu, eta debekatuta, mugatuta edo EBren kontrolaren mende dauden substantziak jasotzen ditu.
Eranskinaren B atalean, “Mugatutako substantziak” izenekoan, aldaketa hauek egin dira:
- Animalia jatorriko gantzetan modu naturalean presente dauden trans gantzak ez diren gainerako trans gantzen edukia, azken kontsumitzaileari zuzenduriko elikagaietan eta txikizkako salmentarako elikagaietan, ezingo da izan 100 gramo gantzeko 2 gramo baino handiagoa.
- Elikaduraren sektoreko operadoreek, elikagaien sektoreko beste operadore batzuei azken kontsumitzailearentzat edo txikizkako salmentarako ez diren elikagaiak hornitzen dizkietenean, bermatu egingo dute hornidura jaso duten elikagaien sektoreko operadoreek trans gantzen edukiari buruzko informazioa izango dutela, gantz horiek ez direnean animalia jatorriko gantzean modu naturalean egoten diren trans gantzak eta 100 gramo gantzeko 2 gramo trans gantzeko edukia gainditzen dutenean.
APLIKAZIO-DATA
Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hogei egunera sartuko da indarrean Araudia
APLIKATZEKO EPEMUGA
Araudia betetzen ez duten elikagaiak 2021eko apirilaren 1era arte merkaturatu ahalko dira