OMEk bularreko haurren eta 6-23 hilabete arteko haurren elikadura osagarriari buruz emandako gidalerroak
Elikadura osagarri esaten zaio bularreko haurrei amaren esnea edo formula-esnea ez diren beste elikagai solido edo likido batzuk emateko prozesuari. Elikagai horiek esnearen osagarri gisa ematen zaizkie –ez ordezko gisa–, aurrekoak ez direnean nahikoa beren kabuz haurren behar nutrizionalak asetzeko. Oro har, elikadura osagarria 6 hilabeterekin hasten da eta 23 hilabetera arte irauten du. Garrantzitsua da garapen-aldi horretan haurrek elikagai eta edari osasungarriak onartzen ikastea, epe luzerako eredu dietetikoak ezarriko baitira garai horretan. Gainera, haurren hazkuntzan atzerapenak izateko edo nutriente-gabeziak edukitzeko arrisku handieneko garaia ere bada.
Gida honek arauzko gomendio orokorrak ematen ditu, diru-sarrera txikiko, ertaineko eta handiko herrialdeetan bizi diren haurren (bularreko haurrak eta 6-23 hilabete artekoak) elikadura osagarriari buruzko ebidentzian oinarrituta. Bularreko haurren nahiz bularrekoak ez direnen beharrizanak hartzen ditu aintzat. Gidalerro horrek ordeztu egiten ditu aurretik indarrean zeuden bularreko haurren elikadura osagarrirako printzipio gidariak eta bularrekoak ez diren 6-24 hilabete arteko haurren elikadurarako printzipio gidariak.
Gidalerroan jasotako gomendioak publiko zabal bati zuzenduta daude, bularreko haurren eta haur txikien elikadurarako programak diseinatzeko, ezartzeko eta zabaltzeko prozesuetan parte hartzen duten instituzio eta gobernu-erakundeetan politikak gauzatzeaz arduratzen diren pertsonak eta erakunde horietako teknikariak nahiz programetako langileak barne. Gida erabilgarria da, halaber, zaintzaileentzat, osasunaren arloko profesionalentzat, medikuentzat, erakunde akademikoentzat edo ikerketa-erakundeentzat eta gaikuntza-erakundeentzat.
Gidak honako atalak hartzen ditu barne:
Honakoen berrikuspen sistematikoa:
Amagandiko edoskitzearen jarraipena
6-11 hilabeterako esneak
12-23 hilabeterako esneak
Elikagai osagarriak sartzeko adina
Animalia-jatorriko elikagaiak
Osasungarriak ez diren elikagai eta edariak
Elikagai osagarri aberastuak
Elikadura harkorra
Berrikuspen kualitatiboa:
Lehentasunezko kapitalaren baliabideen onargarritasuna eta bideragarritasuna
Azterketa sistematikoa: frutak, barazkiak eta oskoldun fruituak, lekaleak eta haziak