Elikadura-osagarriak: zer jakin behar dugu?
Elikadura-osagarrien helburua da dieta normal bat osatzea. Oro har, dieta egoki, askotariko eta orekatuak organismo osasuntsu bat ondo garatzeko eta mantentzeko beharrezkoak diren nutriente guztiak ematen dizkigu. Dena den, egoera jakin batzuetan, elikadura-osagarriak beharrezkoak izan daitezke; adibidez, azido folikoa haurdun dauden emakumeentzat eta D bitamina eguzkiaren argirik jasotzen ez duten pertsonentzat.
Elikadura-osagarriak modu arduratsuan kontsumitzeko informazioa emate aldera, AESANek informazio-liburuxka bat argitaratu du. Bertan honako galdera hauei erantzuna eman die, besteak beste:
- Zer dira elikadura-osagarriak?
- Nola kontsumi ditzaket modu arduratsuan?
- Nola daude araututa?
- Zer mezu aurki ditzaket elikadura-osagarrietan? Eta landareak dituzten osagarrietan?
- Elikadura-osagarriak kontsumitzeak ba al dakar arriskurik?
- Zer informaziok agertu behar du etiketetan?