Elikadura-gomendioak osasun-krisialdiaren aurrean
Espainiako Nutrizio eta Dietetika Akademiak eta Dietista-Nutrizionisten Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiak elikadura- eta nutrizio-gomendio sorta bat argitaratu dute Espainiako herritarrentzat, COVID-19k eragindako osasun-krisialdi honen aurrean.
Hain zuzen, ohiko egoeretan ematen diren gomendio berberak dira: hau da, batez ere frutaz eta barazkiz elikatzea. Alabaina, badago berritasun bat: dokumentu horretan jasota dago nola elikatu, zer erosi eta nola erosi.
Gainera, COVID-19k eragindako egoera laburbiltzen du, eta, horrez gain, argitu egiten ditu gai horren inguruan sortutako zalantzetako batzuk.
Honako hauek aurkituko ditugu dokumentu horretan, besteak beste:
- Zer dira koronabirusak eta zer da COVID-19?
- COVID-19 gaitzaz ez kutsatzeko prebentzio-neurriak
- COVID-19ren aurkako tratamendua
- Elikadura- eta nutrizio-gomendioak COVID-19ren aurrean
- COVID-19 gaitza izanik, sintoma arinak dituztelako etxean dauden pazienteentzako dieta-gomendioak
- COVID-19 gaitza izanik, ZIUn ospitaleratutako paziente kritikoentzako elikadura- eta nutrizio-gomendioak
- Erosketa osasungarria, jasangarria eta arduratsua egiteko gomendio orokorrak
- Dietista-nutrizionista baten arreta jaso al dezaket urrutiko nutrizioaren edo dietetikaren bitartez?
- Haurdunaldia eta edoskitzea COVID-19ren aurrean