EFSAk tresna interaktibo bat atera du; horren bidez, nutrizionistek eta osasunaren beste profesional batzuek kalkulu arin eta errazak egin ahal izango dituzte EFSAren dietetikako erreferentziazko balioak (DRV) erabiliz.

DRV bilatzaileak datuak erakusten ditu biztanleriaren edo nutrienteen taldeen arabera, eta horri esker, erabiltzaileek behar duten informazioa atera eta konbinatu ahal dute EFSAk azken urteetan argitaratutako erreferentziazko balioei buruzko 32 iritzietatik.

Besteak beste, tresnaren bidez ur, gantz, karbohidrato eta zuntz dietetiko, proteina eta balio energetikorako erreferentziak kontsulta daitezke, baita 14 bitamina eta 13 mineralei buruzkoak ere.

DRVS