ZER DA?
AZUKREA EDO AZUKREAK?
Normalean, azukreak termino erabiltzen da elikagaietan dagoen edozein substantzia gozori buruz aritzeko. Biokimikaren ikuspegitik, azukreak karbohidratoen parte diren molekula-multzo bat dira, eta zapore gozoa dute ezaugarri.
Giza elikadurarako azukre jakin batzuei buruzko araudi tekniko-sanitarioa onartzen duen 1052/2003 Errege Dekretuak zehazten du “azukre” terminoa azukre-erremolatxatik edo azukre-kanaberatik industrialki lortutako produktua dela.
Lagunartean, azukrea (edo mahaiko azukrea) esaten zaio SAKAROSAri.
Sakarosa glukosa molekula batez eta fruktosa molekula batez osatutako disakaridoa da:

Elikagai-azukreak elikagaietan dauden monosakarido eta disakarido guztiak dira.

Eguneratze data: