AZUKREAK GUZTIRA

Elikagai batean dauden azukre guztiak dira, eta azpikategoriatan bana daitezke: berezko azukreak, azukre askeak eta azukre erantsiak.

 

BEREZKO AZUKREAK

Elikagaietan berez dauden azukreak dira. Hainbat elikagairen egituran txertatuta daude, hala nola frutak eta barazkiak (sakarosa, glukosa eta fruktosa), esnea eta esnekiak (laktosa eta galaktosa) eta zerealak (maltosa), neurri txikiagoan bada ere.

Horrelako azukreak ez dira osasunarentzat kezkagarriak.

 

AZUKRE ASKEAK

Egoera askean dauden azukreak dira, hau da, ez daude elikagaiaren egituran txertatuta, baizik eta bertan disolbatuta.

Industriak edo kontsumitzaileek elikagaiei eta edariei gehitutako azukreak dira, eta eztian, xarabeetan edo siropeetan eta zukuetan berez dauden azukreak, ikuspegi metabolikotik erantsien antzera jokatzen dutenak.

Azukre askeak dira, hain zuzen ere, osasunean izan ditzaketen ondorio kaltegarriengatik kezka sortzen dutenak.

 

AZUKRE ERANTSIAK

Eraldatze-, elaborazio- edo kozinatze-prozesuan elikagaiei gehitzen zaizkien azukreak dira, industria batean, jatetxe batean edo etxeetan. Azukre erantsi guztiak azukre asketzat hartzen dira.

Eguneratze data: