EDULKORATZAILE esaten zaio gozatu egiten duen edozein substantzia naturali edo artifiziali, nahiz eta normalean izena kaloria gutxiko edulkoratzaileekin lotzen den; kasu honetan, azken horiek izango ditugu hizpide.

Kaloria gutxiko edulkoratzaileak (aurrerantzean, edulkoratzaileak) konposatu oso gozoak dira, edulkoratzaile kalorikoen (esaterako, azukrea) ordez erabiltzen dira eta oso kaloria gutxi edo batere ez dute gehitzen.

Elikagaien eta edarien kaloria-edukia murriztu dezakete, zapore gozoa mantentzen duten bitartean.

Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzak (EFSA) honela aipatzen ditu: “elikagai-gehigarriak, erabiltzen direnak:

(1)    elikagaietan zapore gozoa emateko

(2)    mahai-edulkoratzaile gisa”

 

eta “biziak” direla dio, produktu-kantitate txikiek gozotasun handia eragiten baitute.

Normalean multzo homogeneotzat hartzen diren arren, edulkoratzaileak askotarikoak dira egiturari, gozotasunaren intentsitateari (gozatzeko ahalmena) eta propietateei dagokienez. Horrek eragina du haien erabileran; esaterako, zehazten du kozinatzeko edo labekatzeko erabil daitezkeen, edo konbinatuta bakarrik baino eraginkorragoak diren.

Eguneratze data: