Europar Batasunean, nahitaezkoa da elikagai-gehigarri guztiak sartzea produktuen etiketen osagaien zerrendetan. Etiketetan honako hauek adierazi beharko dira: funtzioa (hau da, edulkoratzailea), bai eta erabilitako substantzia espezifikoa ere, dela E zenbakiaren edo izenaren arabera (adibidez, E 951 edo aspartamoa).

ETIKETATZEKO BALDINTZA GEHIGARRIAK

Aspartamoa

Adierazpen hau gehitu beharko da, fenilzetonuria duten pertsonentzako ohartarazpen gisa: “fenilalanina-iturri bat dauka”.

Azukrea edota edulkoratzaileak

Elikagai batek edulkoratzaile erantsiak dituenean, “edulkoratzaile(ar)ekin” aipamena izan beharko du; eta azukrea eta edulkoratzaile erantsirik badu, “azukre(ar)ekin eta edulkoratzaile(ar)ekin”.

Poliolak

Etiketan nahitaez adierazi behar da ohartarazpen hau, polialkohol edukia produktuaren konposizio osoaren % 10etik gorakoa denean: “gehiegizko kontsumoak ondorio laxanteak izan ditzake”.

PROPIETATE OSASUNGARRIEN ADIERAZPENAK

EBk baimendutakoak

2011n, EFSAk ondorioztatu zuen nahikoa ebidentzia zientifiko daudela edulkoratzaileentzako propietate osasungarrien adierazpen hauek babesteko:

“Azukrearen ordez edulkoratzaileak dituzten elikagaien edo edarien kontsumoak odoleko glukosa gutxiago handitzea eragiten du hartu ondoren, azukrea daukaten elikagaiekin edo edariekin alderatuta”

“Azukrerik gabeko txikleak hortzetako desmineralizazioa murrizten laguntzen du. Hortzetako desmineralizazioa arrisku-faktore bat da hortzetako txantxarraren garapenean”

Aurreko propietate osasungarrien adierazpenak edulkoratzaile biziei zein poliolei aplikatzen zaizkie azukrearen ordezko gisa.

EBk ez baimenduak

EFSAk ondorioztatu zuen EZ dagoela nahikoa froga edulkoratzaileen baieztapen hauek babesteko:

  • gorputzaren pisu normala mantentzen edo lortzen laguntzen dute.
  • odolean glukosa-kontzentrazio normalak mantentzen dituzte.

Beraz, baimendu gabeko propietate osasungarrien adierazpenak dira.

Eguneratze data: