Edulkoratzaileen barruan bi multzo handi daude. Alde batetik, “biziak edo intentsitate handia dutenak”; eta, bestetik, “polialkoholak” (edo poliolak). Lehenengoek gozatzeko askoz ahalmen handiagoa dute (hau da, azukrea baino askoz gozoagoak dira), eta ez diote produktuari kaloriarik (energiarik) gehitzen. Bigarrenek, aldiz, energia gehitzen dute (nahiz eta azukreak baino gutxiago), baina ahalmen edulkoratzaile dezente txikiagoa dute.

11 edulkoratzaile bizi eta 8 poliol daude gaur egun Europar Batasunean (EB) erabiltzeko baimenduta:

Biziak:  K azesulfamoa, aspartamoa, adbantamoa, ziklamatoak, neohesperidina DC, neotamoa, sakarina, aspartamo- eta azesulfamo-gatza, esteviol glukosidoak, sukralosa, taumatina

Poliolak: eritritola, isomaltosa, laktitola, maltitola, manitola, poliglizitol ziropa, sorbitola, xilitola

GOZATZEKO AHALMENA

Gozatzeko ahalmena (edo ahalmen edulkoratzailea) balio erlatibo bat da, substantzia batek zapore gozoa eragiteko duen gaitasuna neurtzen duena baldintza normalizatuetan sakarosa-disoluzio baten (eta horri 100 balioa ematen zaio) gozotasunarekiko.

Edulkoratzaileen kasuan, bakoitzaren gozatzeko ahalmena honako hau da:

NOLA METABOLIZATZEN DUTE?

Esan bezala, edulkoratzaileak multzo heterogeneoa dira egiturari eta propietateei dagokienez. Edulkoratzaile bakoitza kimikoki desberdina denez, modu desberdinean metabolizatzen da kontsumitu ondoren. Batzuk ez dira metabolizatzen, eta aldaketarik gabe iraizten dira; eta beste batzuk metabolizatu egiten dira.

Metabolizatzeko moduaren hainbat adibide, azukrearen metabolizatzeko moduarekin alderatuta:

Aspartamoaren kasuan, gorputzean metabolizatzen denean, gutxi gorabehera % 50 fenilalanina sortzen du, % 40 azido aspartiko eta % 10 alkohol metiliko.

Fenilzetonuria izeneko sortzetiko gaixotasun metabolikoa dago. Gaixotasun hori dutenak ez dira gai fenilalanina metabolizatzeko eta gorputzean metatzen da. Horrek, denborarekin, osasun-arazo larriak eragin ditzake, eta, horregatik, fenilalanina horien elikaduratik kanpo utzi behar da; eta horregatik ezin dute aspartamorik kontsumitu.

Eguneratze data: