Lan-eremuan ohitura osasungarriak sustatzeko esku-hartzea: programaren emaitzak
Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak, NAOS Estrategiaren esparruan, “Lan‑eremuan ohitura osasungarriak sustatzeko esku-hartzea” (IPHASAL programa) programaren ebaluazioaren emaitzak argitaratu ditu.
IPHASAL programak jardunbide egokien eredu estandarizatu bat du oinarri; horren abiapuntua osasun komunitarioko esku-hartze bat da, Espainiako herritar helduen artean gauzatua, bihotzerako osasungarriak diren zenbait ohitura sustatzeko: Fifty-Fifty programa. Programa horren helburua zen herritar helduei beharrezko gaitasunak ematea osasun-ohiturak modu integral batean hobetzeko (elikadura eta jarduera fisikoa) eta arrisku-faktore kardiobaskularrak auto-kontrolatzeko (gehiegizko pisua, tentsio arteriala eta tabakismoa), prestakuntzaren bitartez.
IPHASAL programa 2017ko urritik 2019ko otsailera gauzatu zen. Hasiera batean, parte hartu zuten langileei zenbait informazio-tailer eskaini zitzaizkien laneko ordutegian. Tailer horiek profesionalek eskaini zituzten eta honako gai hauek landu ziren bertan:
- aldatzeko motibazioa,
- estresaren kudeaketa,
- erretzeari uztea,
- elikadura osasungarria,
- jarduera fisikoa,
- tentsio arteriala.
Gerora, langileek taldekako saioetan parte hartu zuten, hilean behin. Bertan, parte-hartzaileek beren esperientziak azaltzen zituzten.
Argitalpen honetan jaso diren IPHASAL programaren ebaluazioaren emaitzek adierazten dute esku-hartzeak hobetu egin zituela langileen ohiturak, osasun kardiobaskularrari zegokionez.
IPHASAL programak erakutsi du eraginkorra dela lan-eremuan; izan ere, tresna horrek ahalbidetu egiten du lan ingurune osasungarriak eraikitzea.
IPHASAL programa: lan-eremuan ohitura osasungarriak sustatzeko esku-hartzea