Elikagaien Segurtasunerako Britainiako Agentziak azterlan bat argitaratu du. Hull York Medikuntza Elkargoak eginiko azterlana da, aspartamoaren ingestak pertsona kalteberetan izaten dituen eragin kaltegarriei buruzkoa.

Azterlana egiten zuten bitartean, aspartamoa kontsumitu ostean erreakzioak izaten dituztela aitortu zuten pertsonak ikertu ziren, baita aspartamoa duten elikagaiak kontsumitu eta arazorik izaten ez duten pertsonen kontrol-taldea ere.Edulkoratzaile hori zereal-barratxo batean zegoen, jendeak ez desberdintzeko aspartamoa zuten barratxoak eta aspartamorik ez zuten kontrol-barratxoak.

Horrelako azterlanak (bikoitzak eta itsuak) diseinatuta daude substantzia baten eragina ebaluatzeko. Halatan, ikertzaileek eta parte-hartzaileek ez dakite kontsumitu duten barrak aspartamoa zuen ala ez. Horren xedea da parte-hartzaileek edo ikertzaileek izan ditzaketen aurreiritziak murriztea; izan ere, horiek eraldatu egin ditzakete emaitzak.

Azterlanak ondorioztatzen du euren burua aspartamoaren aurrean kalteberatzat diagnostikatutako pertsonek ez zutela bestelako erreakziorik izaten zereal-barratxoa kontsumitu ostean, aspartamoa izan ala ez izan.Azterlanak hainbat faktore aztertu zituen: proba psikologikoak, behaketa klinikoak, biokimika klinikoa eta metabolomikoa (metabolismoak sortzen dituen molekula txikien azterketa).

2013ko abenduan, Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) irizpen bat argitaratu zuen aspartamoari buruz, arriskuaren ebaluazio baten ostean. Ebaluazio horren oinarria aspartamoaren eta bere degradazio-produktuen inguruko zientzia-ikerketaren azterlan zorrotz bat (animalietan eta gizakietan eginiko azterlanak barne) izan zen. EFSAren irizpenak ondorioztatu zuen aspartamoa eta bere degradazio-produktuak seguruak direla, giza kontsumorako, gaur egungo esposizio-mailetan.

Aspartamoari buruzko azterlana.