EFSAko Produktu Dietetikoen, Nutrizioareneta AlergienPanelak (NDA) zientzia-irizpena argitaratu du, eta bertan iodorako erreferentzia-balio dietetikoak ezarri ditu biztanle-taldeen arabera.

Iodoak zeregin garrantzitsua du hormona tiroideoak sintetizatzean, eta horrek dietaren funtsezko elementu bihurtzen du.Iodo-gabeziak tiroidearen disfuntzioa eragin dezake, baita arazoak ere garapen-faseetan. Horrenbestez, iodoaren kontsumoa egokia izatea bereziki garrantzitsua da haurtzaroan, haurdunaldian eta edoskitzaroan.

Irizpen horretan iodoaren ingesta egokiaren balioak ezarri dira biztanleen adin-taldeen arabera, eskola-adineko haur europarrekin eginiko azterlan epidemiologiko bat oinarri hartuta.Beste adin-talde batzuen inguruko antzeko azterlanik ez dagoenez, datuok estrapolatu eta Eguneko Ingesta Onargarri (EIO) hauek proposatu dira:

  • Haurrak:100 mg/egun
  • Haurtxoak (7-11 hilabete) eta haur txikiak: 70 eta 130 mg/egun bitartean
  • Helduak:150 mg/egun
  • Haurdunaldia eta edoskitzaroa:200 mg/egun

Hauek dira iodo gehien duten iturriak: arraina eta eratorriak, arrautzak, esnekiak eta gatz iodatua.

EFSAren irizpena iodoaren inguruan