MAPAren Estatuko elikagaien kontsumoari buruzko txostenean ageri diren datuen arabera, 2020an 774,29 kilo/litro elikagai eta edari kontsumitu ziren batez beste, aintzat hartuta etxeko eta etxetik kanpoko kontsumoa (2019an baino % 2,1 gehiago).

Elikagaien eta edarien bolumen osoaren % 91,7 etxean kontsumitu zen

Familiek 2020an elikaduran egindako guztizko gastua (€) 14,2 puntu (%) igo zen aurreko urtearekin alderatuta.

Etxeko kontsumoari buruzko datuak

Kontsumitzaile bakoitzak etxean 689,52 kilo edo litroko batez besteko ingestioa egin zuen, iaz baino ia 68 kg gehiago.

Pandemia hasi zen urtean gehiago kontsumitu zen etxean (% 9,3 gehiagotan). Fenomeno horrek lotura estua du murrizketekin, edukiera-mugekin, mugikortasunaren egoerarekin edo kutsatzeko beldurrarekin, neurri txikiagoan joan baitira etxetik kanpo bazkaltzera edo afaltzera kontsumitzaileak.

Kontsumo-gorakada handiena izan duten elikagaien rankinga

Irinak eta semolak +% 47,6

Pizza-oinarriak eta hostoreak +% 28,1

Ardoa, garagardoa eta edari alkoholdunak +% 23,0

Fruitu lehorrak +% 19,6

Olibak +% 18,5

Lekaleak +% 17,4

Arrautzak +% 17,1

Saltsak +% 16,9

Infusioak +% 16,4

Kafea, bereziki kafe‑kapsulak +% 14,3

Txokolatezko tabletak eta gosegarriak asko areagotu dira

Plateren rankinga

Honako hauek dira gehien kontsumitu diren 5 platerak:

  1. Entsalada berdea da gehien kontsumitu den platera, kontsumoaren % 9,7ko kuota izanda.
  2. Kontsumoari dagokionez, pizzak daude bigarren tokian (% 5,3).
  3. Tomate-entsaladak nabarmen egin du gora, bai kuotari dagokionez bai kontsumoaren maiztasunari dagokionez (% 4,4).
  4. Oilasko-bularkia da gehien kontsumitu den haragi-produktua.
  5. Horren atzetik daude tortillak, espagetiak eta txitxirioak.

Kontsumoaren joerak, elikagaika

EDARIAK

bebidas

2020an edari gehiago (alkoholdunak eta alkoholgabeak) kontsumitu ziren etxeetan (2019an baino % 13,3 gehiago), batez ere apirilean eta maiatzean, hilabete horietan luzaroago egon behar izan genuelako gure etxeetan, eta hotel, jatetxe eta kafetegien sektorea itxita egon zelako (denbora luzez) osasun-krisiaren ondorioz.

Estatuan, pertsona eta urte bakoitzeko 42,48 litro gaseosa eta edari freskagarri kontsumitu ziren (2019an baino 3,64 litro gehiago). Bestalde, garagardoaren kontsumoa ere igo egin zen: pertsonako 23,31 litro kontsumitzera iritsi zen, aurreko urtean baino % 28,7 gehiago; hau da, pertsona eta urte bakoitzeko 5,20 litro gehiago kontsumitu ziren.

Edari gutxien kontsumitu zuten autonomia-erkidegoak Errioxa, Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa izan ziren (azkeneko horretan 29,4 litro per capita kontsumitu ziren, Estatuko 67,4 litroko batez bestekoaren aldean).

FRUTA

fruta

Fruta freskoaren per capita kontsumoa 99,74 kilogramo da, aurreko ekitaldian kontsumitutakoa baino gehiago (% 9,7), hau da, 8,83 kg gehiago pertsonako.

Euskal Autonomia Erkidegoa fruta gehien kontsumitzen duten autonomia-erkidegoen rankingeko bigarren postuan dago (116,43 kg per capita), Nafarroaren atzetik (118,41 kg per capita).

ORTUARI FRESKOAK

2020an zehar etxeetan egindako ortuari freskoen erosketa % 12,5 hazi da (63,93 kilo pertsonako batez beste).

Euskal Autonomia Erkidegoa kontsumo handiena egiten duten autonomia-erkidegoen artean dago (71,68 kg per capita), baina Aragoiko kontsumoaren zenbatekotik urrun, bertako kontsumoa 78,28 kg per capita baita.

LEKALEAK

Ortuari freskoen per capita kontsumoa 3,91 kilokoa izan da, iaz kontsumitutakoa baino % 17,1 gehiago.

Euskal Autonomia Erkidegoa batezbesteko horren gainetik dago, bertan kontsumoa 4,24 kilokoa baita.

HARAGIA

2020an haragiaren kontsumoa % 10,5 hazi zen eta 49,86 kiloko per capita kontsumoa egon zen.

Euskal Autonomia Erkidegoa Estatuko batezbestekoaren gainetik dago, 53,12 kiloko per capita kontsumoa izan baitu.

ARRAINA

Urtean batez beste 24,83 kilo kontsumitu ziren, aurreko urtean baino % 10,2 gehiago (2,30 kilo gehiago pertsonako eta urteko).

Euskal Autonomia Erkidegoa aipatutako batez bestekoaren gainetik dago (30,7 kilo per capita), Asturias, Galizia, Gaztela eta Leon, Aragoi eta Kataluniarekin batera.

OPILAK ETA PASTELAK

Opilgintzako eta gozogintzako produktuen erosketa % 6,9 hazi da 2019. urtearekin alderatuta, eta, batez beste, 6,20 kilo erosi da pertsonako.

Euskal Autonomia Erkidegoa kontsumoko batezbesteko horren gainetik dago, 6,46 kilo pertsonako kontsumitu baitira bertan.

Gaileten kontsumoari dagokionez (horiek ere gozogintzaren barnean daude), Euskal Autonomia Erkidegoan pertsonako 6,79 kilo kontsumitu dira, eta Estatuko batezbestekoa gainditzen du, hori 5,53 kilokoa baita.

PRESTATUTAKO JAIAK

precocinado

Estatu-mailan, 16,85 kilo kontsumitzen dira, batez beste, pertsona eta urte bakoitzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoan batezbesteko hori 13,66 kilokoa da.

Merkaturatzea

2020an, online egindako erosketak (e-commerce) gorakada ikusgarria izan du, salmenta-bolumena % 61,5 igo baita, bereziki elikagai freskoetan (% 104ko gorakada). Dena den, elikagaien bolumen osoaren % 2,3 baino ez du hartzen.

Supermerkatuak eta autozerbitzuak dira elikagaiak erosteko bide nagusia, eta bolumen osoaren % 47,6 hartzen dute.