Ekoizpen industrialeko trans gantzak munduko elikadura-horniduratik kentzea da Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) Plan Estrategikoaren lehentasunezko helburuetako bat. Horretarako, gida bat argitaratu du; bertan, elikadura-katetik ekoizpen industrialeko gantz horiek ezabatzeko egin behar diren urratsak azaltzen dira.

OMEren arabera, trans gantzen kontsumoak 500.000 heriotza baino gehiago eragiten ditu, gaixotasun kardiobaskularren ondorioz; hori dela eta, gantz horiek ezabatzea funtsezkoa da osasuna babesteko.

REPLACE EKIMENA

REPLACE ekimena sei ekintza estrategikok osatzen dute, eta helburu dute ekoizpen industrialeko trans gantz guztiak elikagaien horniduratik bizkor eta behin betiko ezabatzea. Hauek dira ekintzok:

  • Ekoizpen industrialeko trans gantzen iturri dietetikoak eta politikan egin beharreko aldaketak aztertzea.
  • Ekoizpen industrialeko trans gantzak beste olio eta gantz osasungarriago batzuekin ordezka daitezela sustatzea.
  • Ekoizpen industrialeko trans gantzak ezabatzeko neurri arautzaileak edo legediak onestea.
  • Elikagaietako trans gantzen edukia eta biztanleriak trans gantzak kontsumitzeko dituen ohiturak ebaluatzea eta jarraipena egitea.
  • Eragile politikoak, ekoizleak, hornitzaileak eta herritarrak kontzientziatzea trans gantzek osasunean dituzten ondorio kaltegarrien gainean.
  • Politikak eta araudiak bete daitezen derrigortzea.

OMEk gobernuei eskatu die neurri horiek aplika ditzatela elikadura-kateko ekoizpen industrialeko trans gantz azidoak ezabatzeko; era horretan, gantz horiek behin betiko ezabatuko dira, eta hori garaipen handia izango da gaixotasun kardiobaskularren aurkako munduko borrokan.

Kontsumo Gomendioak

OME trans gantz azido saturatuen kontsumoari buruzko gidalerroak berrikusten ari da, heldu eta haurrentzat. Oraingoz, hau gomendatzen da: trans gantz azidoen kontsumo osoa ez izatea energiaren kontsumo osoaren % 1 baino gehiago; hau da, 2.000 kaloriako dieta batean, era horretako gantzen 2,2 g/egun.