GATZAREN ZEREGINAK ELIKAGAI-INDUSTRIAN
Gatzak zeregin ugari ditu elikagaietan: zaporea indartzen du, elikagaiak mantentzen laguntzen du eta testura hobetzen du.
Kontserbazioa
Gatza historikoki elikagaiak lehortzeko eta horien bizitza baliagarria luzatzeko erabili izan da.
Gatzak elikagaiek duten ur-kantitatea murrizten du, eta, horrela, elikagaiak hondatzea eta gaixotasunak transmititzea eragiten duten mikroorganismo patogenoak haztea eragozten du.
Zaporea
Gatzak elikagaien palatabilitatea areagotzen du; izan ere, zapore gazia ematen dienez, elikagaien gainerako osagaien zaporea nabarmendu eta indartzen du.
Horrez gain, gatzak beste zapore batzuen pertzepzioa alda dezake; izan ere,
- zapore mingotsa eta gozoa murriztu edo estaltzen du;
- zapore mingotsa eta garratza orekatzen ditu;
- umami zaporea indartzen du.
Testura
Gatzak elikagaien beste osagai batzuei eragiten die, eta horien testura aldatzen du.
Haragiaren eratorriak (fianbreak, hanburgesak, saltxitxak…): haragiaren proteinak disolbatzen dira, eta, hala, produktuaren osagaiak nahastu eta elkartzen dira. Horrela, gatzaren exudatua eta ura galtzea ekiditen da.
Ogia: ur gehiago atxikitzen da eta glutena indartzen du; ondorioz, errazago maneiatu daiteke eta oreari sendotasuna ematen dio. Oreak oso gatz gutxi badu, ore bigun eta itsaskorrak egiten dira, eta ogiaren mamia desegiten da.
Beste zeregin batzuk
- Hartzidura-prozesu batzuk kontrolatzen ditu, esate baterako: gazta ontzeko prozesua, mikroorganismoen hazkuntza eta jarduera metabolikoa aldatzen du, nahi den zaporea lortzen laguntzeko.
- Kolorea garatzen laguntzen du. Ogiaren kasuan, egosten den bitartean zarakarra sortzen laguntzen du.
Eguneratze data: