Gatzaren kontsumoaren ehuneko handi bat elikagai ultraprozesatuetatik dator, hala nola plater prestatuak, hestebeteak, gaztak, snackak, saltsak… “Gatz ikusezin” esaten ohi diegu, askotan ez dakigulako produktu horiek gatza dutela.

Gatzaren edukia elikagaiaren eta markaren araberakoa izan daiteke, eta, ondorioz, garrantzitsua da nutrizio-etiketa ongi ulertzea.

Egun, elikagai guztiek izan behar dute nutrizio-informazioa (salbuespen batzuk izan ezik). Informazio hori elementuen zerrenda itxia duen taula batean agertzen da, eta bertan GATZA agertzen da.

Etiketan adierazten da produktuak 100 gramo bakoitzeko duen gatz-gramoen totala

Elikagaiek gatz-kantitate ezberdina dute. Oro har, honela zehazten da:

  • gatz asko”: produktuaren 100 gramo bakoitzeko 1,2 gramo gatz edo gehiago baditu.
  • gatz gutxi”: produktuaren 100 gramo bakoitzeko 0,25 gramo gatz baditu.

 

GATZARI BURUZKO NUTRIZIO ADIERAZPENAK

Kasu batzuetan, elikagaiek etiketan edo iragarkietan gatzari buruzko “nutrizio-adierazpenak” dituzte.

Produktu batean horrelako mezuak erabili ahal izateko araudiak ezartzen dituen baldintzak bete behar ditu. Kasu honetan, nutrizio-adierazpenei eta propietate osasungarrien adierazpenei buruzko araudia.

Gatzaren kasuan, etiketetan adierazpen mota horiek jasotzeko, honako baldintza hauek bete behar ditu:

SODIO/GATZ EDUKI MURRIZTUA: antzeko produktuekin alderatuta % 25 gutxiago.

SODIO/GATZ EDUKI TXIKIA: produktuaren 100 g edo ml-ko 0,12 g baino gutxiago.

SODIO/GATZ EDUKI OSO TXIKIA: produktuaren 100 g edo ml-ko 0,04 g baino gutxiago.

SODIO EDO GATZIK GABEKOA: produktuaren 100 g edo ml-ko, 0,005 g baino gutxiago

Eguneratze data: