GATZ MOTAK
Askotariko gatzak daude. Adibidez, jatorriaren, tratamenduaren edo testuraren arabera sailka daitezke.
Jatorriaren arabera:
- Itsas gatza, itsasoko ura lurruntzen denean sortzen dena.
- Iturburuko gatza, itsasoko urak lurgainera ateratzen direnean sortzen dena (Marasko gatz arrosa- Cuzco).
- Gatz-harria, aurretik ura zegoen eta gaur egun gatza baino ez dagoen aztarnategietako harria (Himalaiako gatz arrosa)
Tratamenduaren arabera:
- Gatz finduak: kolore zurikoa, iodoa edo fluorra gehitu ahal zaie, bai eta antiaglomeratzaileak ere (kaltzio karbonatoa, magnesioa…) hobeto isuri daitezen.
- Findu gabeko gatzak: grisagoak eta zapore biziagokoak dira.
Testuraren arabera:
- Gatz fina.
- Gatz larria.
- Gatz ezkatak.
Legeriak (1424/1983 Errege Dekretua) gatz mota batzuk ezartzen ditu eskuratzeko moduaren eta ezaugarrien arabera:
Gatz-harria: gatzaga naturaletatik eratorritakoa gatza da.
Itsas gatza: itsasoko ura lurruntzen denean sortzen da.
Haizearen eta eguzkiaren eraginez soilik lortzen denean, eskuz jasotzen denean eta kristalizadorean baino garbitzen ez denean (osagairik gehitu gabe), «itsas gatz birjina» dei daiteke.
Kristalizadoreen uraren gainazalean haizearen eta eguzkiaren eraginez kristalizatutako gatzaren geruza flotatzailea eskuz, garbitu gabe eta osagairik gehitu gabe jasotzen denean, «gatz-lore» dei dakioke.
Iturburuko gatza: Gatz-iturburuetako gatza da, gatzunen lurrunketatik eskuratzen dena.
Gatz fina: gatz-harria, iturburuko gatza edo itsas gatza da, itsas gatz birjina eta gatz-lorea izan ezik. Gatza hori garbituta edo disoluzio bidez arazten da, eta, ondoren, kristalizatu. Kristalizazioa hutsean egiten bada, «vacuum gatza» deitzen zaio.
Gatzitzeko gatza: Gatz jangarria da eta ohikoa baino magnesio-kopuru handiagoa izan dezake gazitzeko erabiltzen baita.
Mahaiko gatza: Gatz findua da. Haren pikorrak 2,0 milimetrokoak edo handiagoak izaten dira, hezetasuna % 0,5ekoa gehienez eta trinkotzearen kontrako produktu baimenduren bat edo batzuk izan ditzake.
Sukaldatzeko gatza: 3.6 puntuan definitutako gatz findua da. Haren hezetasuna % 5,0 baino baxuagoa da.
Gatz bereziak: Gatz finduz osatutakoak dira. Osasun Publikoko Zuzendaritza Nagusiak baimendutako hainbat substantzia gehitzen zaizkie, eta horiek ontzien errotulazioan adierazi behar dira.
Haien artean daude gatz iododuna, gatz fluorduna, gatz iodofluorduna edo gatz nitritoduna besteak beste.
Gainera, badira ezagunak egin diren eta asko erabiltzen diren gatzak ere:
Añanako gatza: Añanako gatza Añanako Gatz Haraneko (Araba) iturburuetatik irteten den gatzuna edo ur gazia era naturalean lurruntzean sortzen da. Erabat purua da, duela 200 milioi urte baino gehiagoko itsas batetik baitator.
Himalaiako gatza. Jatorrizko lekua isolatuta eta oso urrun dagoenez, ez du kutsatzailerik. % 30 sodio gutxiago du. Kristal batzuek gorriaren eta arrosa argiaren arteko kolorea dute, oxido ferrosoa baitu; horregatik ezagutzen da gatz arrosa izenez ere.
Andeetako gatz arrosa. Cuzcoko Haran Sakratuko lurpeko ibai gazi baten lurrunketatik ateratzen da. Haran horretan, lurrunketa-putzuak daude eta gatza modu naturalean kristaltzen da.
Maldon gatza: Essex konderriko (Ingalaterra) Maldon udalerrian dagoen Blackwater ibaiaren estuariotik dator. Ezkata itxurako kristal leunak eratzen ditu.
Eguneratze data: