Metal astunen eta dioxinen ingesta Alemanian – BfR 2011
LExUKon proiektuaren azken txostena argitaratu dute. Txostenak erreferentzia egiten dio Alemaniako herritarrek duten ingurumen-kutsatzaileekiko esposizio mailari, elikagaien bitartez. Txosten horretan, Arriskuak Balioztatzeko Institutu Federaleko (BfR), Substantzia Arriskutsuen Ikerketarako eta Aholkularitzarako Institutuko (FoBIG) eta Bremengo Unibertsitateko zenbait ikertzailek hartu dute parte.
Proiektu horretan kalkulatu egin dute zenbat kadmio, berun, merkurio, dioxina eta PCB hartzen duten kontsumitzaileek elikagaien bidez. Ikerlan horren ondorioak oso interesgarriak dira eta Arriskuen Balioespenean aplika daitezke. Proiektuaren emaitzen arabera, kadmioaren iturri nagusia landareek eta laboreek osatzen dute; berunaren iturri nagusia, berriz, edariak eta laboreak dira. Metilmerkurioa, batik bat, arrainean aurkitzen da. Dioxinak eta PCBak, ostera, esnekietan eta haragian.