AESANek duela gutxi argitaratu du “Alimentos y bebidas de base vegetal comercializados como alternativas de productos de origen animal en España” txostena, zeinean aztertzen baita Espainiako merkatuan dauden animalia-jatorriko produktuen alternatiba gisa merkaturatzen diren landare-jatorriko elikagai eta edarien energia, azukre, gantz ase, proteina eta gatz kopurua

Elikadura osasungarria izateko gomendioen oinarria da landare-jatorriko elikagaien kontsumoa handitzea eta animalia-jatorrikoak murriztea, baina elikagai freskoen, gutxi prozesatuen eta prozesatu gabeen barnean sartzen dira.

Eztabaidagarria da haragiz, arrainez eta esnez egindako elikagai prozesatuen alternatiba gisa merkaturatutako produktuak gehitzea. Oro har, landare-alternatiba horiek ordeztu egiten dute animalia-jatorriko proteina-osagai bat proteinak ematen dituen landare-jatorriko batekin. Osagai hori ordezteak, agian, ez du esan nahi  dieta hobea izango denik; izan ere, askotan osasungarriak ez diren edo nutrizioaren ikuspegitik interesgarriak ez diren osagaiak mantentzen dira, hala nola gatza, azukrea eta landare-gantz aseak edo trans gantzak.

Hori dela eta, eta produktu horien eskaintzak gora egin duenez, AESANek erabaki du azterlan bat egitea jakiteko elikagai horiek (animalia-jatorriko elikagaien alternatiba izan nahi dutenek), animalia-jatorriko elikagaien aldean, zenbat energia, azukre, gantz eta gatz duten, bai eta estatuko merkatuan duten presentzia ere. Horretarako, landare-jatorriko alternatiba gisa merkaturatutako 577 produktu eta animalia-jatorriko 6.442 produktu aztertu dira.

Nagusiki bi helburu izan ditu azterlan horrek:

  • Espainiako merkatuan dauden animalia-jatorriko produktuen alternatiba gisa merkaturatutako landare-jatorriko elikagai eta edarien eskaintza deskribatzea, nutrizio-osaeraren ikuspegitik.
  • Energia eta hautatutako mantenugaien (azukrea, gantz aseak, gatza eta proteina) konparaketa egitea landare-jatorriko elikagaien eta animalia-jatorriko elikagaien artean.

Honako hauek dira azterlanaren ondorio nabarmenenak:

  • Azpikategoriaren arabera, aldeak antzematen dira energia eta mantenugaien batez besteko edukian animalia-jatorriko elikagaien eta landare-jatorriko alternatiben artean:
  • landare-edariek, batez beste, askoz ere azukre gutxiago dute esne osoak, erdigaingabetuak edo gaingabetuak, baina gauza bera gertatzen da proteinekin ere, hots, proteina gutxiago dituzte.
  • Esne gaingabetuak, batez beste, energia eta gantz ase gutxiago ditu landare-edariak baino; baina, hala ere, esne osoak energia eta gantz ase gehiago ditu batez beste.
  • Landare-alternatiben artean ikusten da aldatu egiten dela energia eta mantenugaien kopurua; hortaz, alternatiba batzuk osasungarriagoak dira, eta agerian geratzen da badagoela nutrizio-osaera hobetzeko tartea.
  • Landare-jatorriko elikagai oso prozesatuak ez dira hartzen landare-elikagai freskoen ordezkotzat dieta osasungarri baten testuinguruan, eta, kontsumituz gero, gomendatzen da hautatzea gatz, azukre eta gantz ase gutxien dutenak.
  • Gomendio dietetikoen xedea da sustatzea elikagai freskoen eta, batez ere, gutxi prozesatutako landare-jatorriko elikagaien kontsumoa, eta saiatzea elikagai oso prozesatuen kontsumoa (animalia- zein landare-jatorrikoak) ekiditen.

Alimentos y bebidas de base vegetal comercializados como alternativas de productos de origen animal en España