IARCek (Minbiziaren Ikerketarako Agentziak) haragi gorria eta haragi prozesatua gehitu ditu Sailkapen Estandarraren zerrendan.Zerrenda hori lau talde handitan dago banatuta: 4. taldetik ("Seguruenik ez da kartzinogenoa gizakiarentzat") 1. taldera ("Kartzinogenoa gizakiarentzat")

Haragi gorria

Haragi gorria 2A taldean sartu dute (seguruenik kartzinogenoa gizakiarentzat). Horrek esan nahi du badirela ebidentzia argiak esan ahal izateko ondorio hori eragiten duela esperimentuetako animalietan, baina giza esperimentuetan ebidentzia horiek ez direla hain argiak.

Prozesatutako haragia

Haragi prozesatua gizakientzat kartzinogeno gisa (1. taldea) sailkatu dute, nahikoa ebidentzia daudelako gizakien artean, batik bat koloneko eta uzkiko minbiziari dagokionez.

IARCren jakinarazpenak honako hau dio: "Pertsona batentzat, oraindik ere, oso txikia da koloneko eta uzkiko minbizia izateko arriskua haragi prozesatua kontsumitzeagatik, baina arriskua areagotu egiten da, haragi gehiago kontsumitzen den neurrian".

Elikagai horiek zerrendan sartzeko erabakia hartu da, jende askok kontsumitzen duelako haragi prozesatua egunero, eta elikadura-ohiturak aldatuko balituzte, arriskua txikiago egingo litzatekeelako.

Ondorio horietara iristeko, IARCren lan-taldeak (10 herrialdetako 22 adituk osatzen dute) aintzat hartu ditu elkarte batzuek ikertu zituzten 800 azterlan baino gehiago. Azterlan horiek herrialde askotan eta dieta ezberdineko herritarren artean haragi gorriarekin eta prozesatutako haragiarekin lotutako hamar bat minbiziri buruzkoak dira.

Lan-talde horren aurkikuntzek aukera emango diete gobernuei eta nazioarteko agentziei arriskuen ebaluazioak egiteko, aintzat hartuta, era berean, haragi gorriaren nutrizio-onurak. Horrela, ahalik eta dieta-gomendio onenak eman ahalko dituzte.

IARCren monografiek haragi gorriaren eta prozesatutako haragiaren kontsumoa ebaluatu dute