OMEren Europarako Eskualde Bulegoak, COSI ekimenaren esparruan (WHO European Childhood Obesity Surveillance Initiative), Obesity Reviews aldizkariaren ale berezia aurkeztu du: From Data to Action: Combatting Childhood Obesity in Europe and Beyond.

 

Haurren obesitatea zaintzeko sistema horrek (COSI) OMEren eskualde europar osoa hartzen du: 43 herrialdeetako datuak jasotzen ditu, eta 6 eta 9 urte arteko eskola-umeen datu antropometrikoak biltzen ditu 3-4 urteko tarteetan, protokolo estandarizatu bati jarraikiz.

 

Ale berezi horretan, nabarmendu egiten da gehiegizko pisuaren eta obesitatearen maiztasuna bereziki altua dela Europa hegoaldeko herrialdeetan. Horrez gain, agerian uzten du obesitatearen alderantzizko gizarte-gradientea ere –zeinaren ondorioz gizarte-klase zaurgarrienetako banakakoek maizago pairatzen duten obesitatea– nabariagoa dela herrialde aberatsetan.

Hala ere, prebalentzia handiko herrialde horietan beheranzko joera hasiberri bat hautematen hasi da haurren gehiegizko pisuan. Eta, hortaz, gaiari buruzko politika publikoek aukera emango lukete beheranzko joera hori indartzeko.

 

Estatu-mailan arazoari aurre egiteko hartzen ari diren neurri nagusien artean, hauek dira nabarmenenak:

 

 

Aldizkariaren ale berezi horrek, editorial batez gain, 12 artikulu ere jasotzen ditu, zeinetan haurren obesitatea eta hari atxikitako faktoreak zaintzeko hainbat alderditan sakontzen den, betiere COSI ekimenaren esparruan eta euren izateko arrazoia azalduz.