Gomedioak: azukre ingesta helduen eta umeen artean – OME 2015
OMEk zuzentarau berriak argitaratu ditu. Horietan gomendatzen du azukre askeen kontsumoa murriztea kaloria guztien ingestaren % 10 baino gutxiagora, helduen artean zein umeen artean.
Gomendio horien oinarria azukre askeen ingestak gizakien osasunean eragiten dituen ondorio dokumentatuak dira. Honako hauek dira azukre askeak: elikagaiei gehitutako azukreak eta eztian, xarabeetan, fruta-zukuetan eta fruta-zuku kontzentratuan berez dagoen azukrea.Azukre aske horiek desberdindu egiten dira fruta eta barazik oso freskoetako berezko azukreetatik. Azken horiei ez zaizkie zuzentarau horiek aplikatzen, ez baitago horiek osasuneaneragin kaltegarriak dituztela egiaztatzen duen ebidentziarik.
Era berean, azken zientzia-datuen arabera, kaloria guztien ingestaren % 10 baino azukre aske gehiago kontsumitzeak txantxar gehiago eragiten ditu kaloria guztien ingestaren % 10etik beherako kontsumoak baino.
Beste zientzia-ebidentzia baten arabera, gomendio horiek emateko, aintzat hartu da edari azukredun asko kontsumitzen duten umeek aukera handiagoa dutela gehiegizko pisua edo obesitatea izatekoa, horrelako edari gutxi kontsumitzen duten umeak baino.
Azkenik, dietan azukre-kopurua handitzea lotuta dago gorputz-pisua igotzearekin; beraz, OMEk gogorarazi egin ditu kontsumo hori kaloria guztien ingestaren % 5 baino txikiagoa izateak osasunerako dituen onura gehigarriak.
OMEren Osasunerako eta Garapenerako Nutrizio Sailaren informazio-oharra