EFSAren Elikakateko Kutsatzaileen Panelak (CONTAM) aztertu du ea ezar daitekeen talde-osasunean oinarritutako orientazio-balio bat fumonisinentzat eta hark elikagai eta pentsuetan izaten dituen forma eraldatuentzat.

Fumonisinak ete haren forma eraldatuak

Fumonisinak mikotoxinak dira, eta batik bat Fusarium verticillioidesek eta Fusarium proliferatumek sortzen dituzte. Konposatu garrantzitsuenak B motako fumonisinak dira, zehazki B1etik B4ra bitartekoak (FB 1 – FB 4).

Mikotoxina eraldatuak, hain zuzen ere, egitura kimikoari dagokionez jatorrizko mikotoxinen ezberdinak diren forma guztiak dira, eta fumonisinek kutsatutako onddo edo landareetan sortzen diren I eta II. faseko metabolitoak izaten dituzte. Hortaz, fumonisinen forma eraldatuak onddoetan, landare kutsatuetan edo etxaldeetako animalietan sortzen diren metabolitoak dira, baita elikagai eta pentsuen prozesatzeetan sortzen direnak ere. Oso datu gutxi dago fumonisinen eta haren forma eraldatuen toxikotasunari eta jarduteko moduari eta egitura-antzekotasunari buruz.

CONTAM Panelaren iritzia

Iritzia emateko, CONTAM Panela fumonisinei eta mikotoxina eraldatuei buruz aurretik egin izan diren arriskuaren ebaluazioan oinarritu da. Halaber, bibliografia zabal bat berrikusi du. Aurretik, EFSAk eguneko ingesta onargarria (EIO) ezarri zuen B1 fumonisinentzat: 1,0 g / gorputz-pisuaren kg / egun. Ingesta hori ezartzeko, saguekin egindako azterlanetan aurkitutako hepatozito megalozitikoen intzidentziaren gorakadan oinarritu zen.

Aintzat hartuta eskura dagoen informazio guztia, CONTAM Panelaren ustez egokia da FB2, FB3 eta FB4 fumonisinak sartzea FB1 fumonisinaren EIOren barruan, baina ez forma eraldatuak.

Zalantza handia dago ebaluazio honi buruz, baina txikiagotu daiteke baldin eta fumonisinen eta haren forma eraldatuen presentziari, toxikozinetikari eta toxikotasunari buruzko datu gehiago izaten badira.