Eskola-adinean elikadura osasungarria sustatzeko fitxak
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak, elikadura osasungarrirako ekimenen esparruan, zenbait fitxa didaktiko argitaratu ditu, oso txikitatik elikadura osasungarria sustatzeko.
Elikatzeko modua faktore erabakigarria da osasunerako. Haurtzarotik eta nerabezarotik finkatzen dira elikadura-ohiturak; horregatik, interesgarria da etapa horietan ezagutza sortzen hastea, etorkizunean aukera osasungarriak lehenesteko.
Fitxa didaktikoak hezkuntza-ingurunean (irakasleak, begiraleak, guraso-elkarteak) edo etxean modu erraz eta gidatuan erabiltzeko prestatu dira.
Jarduera-fitxa bakoitzak honako hauek deskribatzen ditu:
- zein adin, maila eta ikasgaitan erabil daitekeen egokien,
- fitxa garatzeko moduaren deskripzioa,
- behar den denbora edo erabilera-maiztasuna,
- non aplikatzea espero den (ikasgela, jangela, etxea…),
- behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak,
- fitxaren eraginkortasuna baloratzeko adierazleak,
- fitxaren erabilera errazteko informazio gehigarria