Elikadura osasungarriak pertsonen bizitzarako beharrezkoak diren mantenugai guztiak dituzten elikagaiak biltzen ditu eta modu anitzean eta orekatuan konbinatzen ditu. Hala, organismoaren funtzionamendu ezin hobea lortzen eta mantentzen da, eta, ondorioz, murriztu egiten da gaixotasunak izateko arriskua.

 

Geroz eta jende gehiago arduratzen da elikadura osasungarria izateaz, eta, gainera, interesa agertzen du hurbileko produktu jasangarrietan oinarrituta egoteari dagokionez.

 

AESANek duela gutxi argitaratu du Erosketa-saskia nutrizioaren aldetik kalitatekoa, osasungarria eta jasangarria izan dadin oinarrizko produktuak hautatzeko gida. Gida egiteko aintzat hartu dira bai gomendio dietetiko jasangarriei eta dieta mediterraneoaren berezitasunei buruz Zientzia Batzordeak egindako txostena, bai Agentziak berak beste erakunde batzuekin aurretik egindako lanak.

 

Horrez gain, osagarri gisa eta energiaren kostu handiko egungo egoerarekin bat, gida elikagai horiek prestatzeko gomendioekin osatu da, etxetresna elektrikoen energia-kontsumoa txikiagoa izan dadin.

Bestalde, funtsezkoa da etiketak interpretatzen jakitea erabaki egokiak hartzeko, elikadura osasungarria izan dadin.

Zertan jarriko beharko genuke arreta gura hautaketa ahalik eta osasungarriena izan dadin?

Zer irakurri behar dugu etiketetan aukera osasungarrien alde egiteko?

Gure etxeetan ezinbestean izan behar ditugun elikagaiak: Oinarrizko janaritegi osasungarria