ELIKApp, nork bere buruari laguntzeko tresna gisa sortu zen, eta erabiltzaileari aukera ematen dio bere elikagai-kontsumoaren jarraipena egiteko gailu mugikorren bidez.

Orain, funtzio berriak ditu, adibidez: egunero jaten dunari buruz denbora errealean egindako txostena, semaforo moduko jarraipenarekin, eta gomendioak, erregistro hobetuaz gain.

Bestalde, jakinarazpenen sistema bat ere ezarri da; Euskadin gertatzen diren elikagaien alertei eta merkatutik kendutako elikagaiei buruzko informazioa emango du, baita elikagaien sasoiari buruzkoa ere; halatan, erosketa osasungarriagoak eta jasangarriagoak egiteko aukera izateko.

Elikagai-taldeen errazioen araberako ingesta baten erregistroa du oinarri, UPV/EHUk aurrez baliozkotutakoa

Aplikazioa ELIKA, Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioak, eta UPV/EHUko Nutrizio eta Bromatologia Sailak sortu dute elkarlanean, SEDYN Espainiako Dietetika eta Nutrizio Elkarte Zientifikoaren laguntzarekin.

 

Jaten diren elikagaiak identifikatzeko inkesta betetzeko informazio baliagarria ematen du, baita dieta osasungarri eta orekatua izateko informazio orokorra eta gomendioak ere. Aplikazioaren bitartez, etxeko pertsona baten baino gehiagoren elikadura azter daiteke.

 

Finean, modu osasungarriagoan jan nahi duten guztientzako tresna bat da

Android nahiz Iphone smartphoneetan erabil daiteke, eta erabat doan deskarga daiteke hemen…