AECOSAN agentziak Espainiako elikagaiek duten trans gantz-azidoen (TGA) edukiari buruzko ikerketaren emaitzak argitaratu ditu. 2015. urtean kontsumo handiko 277 elikagairen TGA edukia, koipe kopuru osoa eta koipe kopuru osoarekiko TGAen ehunekoa aztertu zituzten.

Emaitzen arabera, elikagai talde guztietan, TGAen batez besteko edukia 0,6 g/100 g produktu baino txikiagoa zen, gurinen kasuan izan ezik: gurinetan, 2,0 g/100 g produktu zen batez besteko edukia.

Horrez gain, nabarmentzekoa da jatorri naturala duten AGTek ez dutela jatorri artifizialeko AGTek bezain lotura estua gaixotasun kardiobaskularrekin. Are gehiago, ikerketa batzuek diote onuragarriak ere izan litezkeela osasunerako.

TGA kopurua (g/100 g produktu) elikagaietan
Elikagaiakg/100 g produktu
Gurina2,011
Zabaltzeko gazta eta beste batzuk0,536
Margarina0,136
Sukaldaritza azkarra0,127
Jogurtak eta esne-postreak0,073
Haragi eraldatuak0,051
Txokolateak eta kakaoak0,038
Patata frijituak0,03
Izozkiak0,025
Prestatutako jakiak0,023
Opilak eta gozokiak0,008
Gosegarri gaziak0,003
Gosaltzeko zerealak eta zereal-barratxoak<0,001
Gailetak<0,001
Ogi industriala<0,001
Tomate frijitua<0,001

OMEk gomendatzen du TGAen kontsumoa eguneko elikadura-ekarpen energetikoaren % 1 baino txikiagoa izatea.

Balio horretatik gorako TGA kopurua hartzeak arrisku kardiobaskularreko hainbat faktore eragin ditzake.

Contenido de ácidos grasos trans en los alimentos en España. 2015 – AECOSAN 2015