Elikadura-osagarriei eta elikagai funtzionalei buruzko FAOren txostena
Kontsumitzaileek gero eta gehiago erabiltzen dituzte elikadura-osagarriak edo elikagai funtzionalak, beren osasuna hobetzeko xedez, Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritza Erakundearen (FAO) txosten batek adierazten duenaren arabera.
Txostenaren arabera, elikadura-osagarriak dieta osatzeko xedea duten nutrienteen iturri kontzentratuak dituzten produktuak dira, eta elikagai funtzionalak osasunerako onura dakarten produktuak dira, oinarrizko nutriziotik harago. Nutrizio pertsonalizatuaren arloak aldatzen jarraitzen duen heinean, ezinbestekoa da produktu horien segurtasunarekin lotutako ondorioak aztertzea, eta txostenak produktu horiei lotutako kaltegabetasunari buruzko gogoeta berriak aztertzen ditu, eta kaltegabetasunaren garrantzizko alderdi guztiei buruzko ikuspegia eskaintzen du.
Nahiz eta orokorrean seguruak direla irizten den, elikadura-osagarriek eta elikagai funtzionalek erronkak ekar diezazkiokete elikagaien segurtasunari. Mundu osoko araudi-esparruetan oinarrituta, txostenak eskualdeetan dauden araudi-esparruak aztertzen ditu, sailkapenean, etiketatzean, osaeran, erregistratzean eta ezaugarri osasungarrien deklarazioetan dauden aldeak azpimarratuz.
Txostenak kontsumitzaileek elikadura-osagarrien eta elikagai funtzionalen inguruan izan duten jarreraren eta pertzepzioaren bilakaera ere aztertzen du. Elikagaien kaltegabetasunari buruzko informazio zehatz eta zientifikoa ematea funtsezkoa da bermatzeko erabakiak modu arduratsuan hartzen direla eta produktuen inguruan dagoen konfiantza handitzen dela.
Era berean, ezinbestekoa da gehiago ikertzea, ezaugarri osasungarrien deklarazioak berresteko, ematen den informazioa osoa eta zehatza dela bermatze aldera.
Txostena:
FOOD SAFETY in personalized Nutrition: A focus on food supplements and functional foods
Informazio-orriak: