EFSAk PANCAKE proiektuaren emaitzak argitaratu berri ditu. Emaitza horiek lanabesak eta protokoloak ezartzen dituzte, bularreko umeen eta 10 urte bitartekoen elikagaien kontsumoari buruzko inkestaren etorkizuneko bateratze paneuroparrerako.

Proiektuan zehar bi tresna garatu, probatu eta ebaluatu dira, eta biek elikagaiei buruzko datuak biltzea ahalbidetzen dute:

  1. hiru egunean kontsumitutako elikagaien egunerokoa, adingabearen familiarekin edo zaintzailearekin erkatuta.
  2. ondoz ondokoak ez diren bi egunetan kontsumitutako elikagaien egunerokoa eta parte-hartzailearen etxebizitzan egindako elkarrizketa.

Bi tresnak, material grafikoarekin batera, Europako hiru herrialdetan balioztatu dira, eta nahiz eta proiektuaren ondorioekin ezin den erabaki metodo bat bestea baino hobea ala txarragoa den, txostenaren egileek ondoz ondokoak ez diren bi egunetako egunerokoa baliatzea gomendatu dute, etxebizitzan bertan egindako elkarrizketarekin batera, abantailak baititu 10 urte bitarteko umeekin etorkizunean egingo den inkesta paneuroparrari begira.

Proiektua EFSAk 178/2002 Araudiko 36. artikuluari jarraiki finantzatutako ekimenen baitan dago, eta honako hauek parte hartu dute: Holandako Osasun Publikoaren eta Ingurumenaren Institutu Nazionalak (RIVM), Minbiziaren aurkako Ikerketen Nazioarteko Agentziak (IARC), Danimarkako Unibertsitate Teknikoak (DTU), Belgikako Osasun Publikoko Zientzia Institutuak (IPH) eta Txekiar Errepublikako Osasun Publikoko Institutu Nazionalak (NIPH).

Txosten osoa