Herbehereetako Osasun Publikoaren eta Ingurumenaren Institutu Nazionalak (RIVM) esparru bat garatu du Elikagaien Segurtasunaren arloko araudiei buruzko erabakiak hartzeko prozesua hedatzeko. Esparru horrek elikagaien kaltegabetasuna ez bezalako beste irizpide batzuk hartzen ditu kontuan.

Elikagaien Segurtasuna bermatzeko, nazioartean estandarrak ezartzen dira, elikagaietan baimendutako kutsatzaileen gehieneko kontzentrazioa mugatzen dutenak. Oro har, arau horiek elikagaietan dauden kutsatzaileen ondorio kaltegarrien zientzia-ebaluazioetan oinarritzen dira. Nolanahi ere, beti ez dira neurri berean aintzat hartzen Elikagaien Segurtasunaren arloko arauetan eragina duten ondorio sozioekonomikoak.

RIVMk proposatzen duen esparru berri horrek, SEATS izenekoak, kontuan hartzen ditu hala kostuaren eta onuaren azterketa nola gizarteko kezkak: besteak beste, arriskuaren pertzepzioa, zientzia-ebaluazioaren inguruko zalantzak eta kontsumitzaileen konfiantza.

SEATS elikagaietako bi kutsatzaile kimikorekin (beruna eta produktu fitosanitarioak) probatu da, eta kasu horietan Elikagaien Segurtasunaren arloko estandarra mugatzearen eragina aztertu da. Bi kasu horietan egiaztatu da metodologia horrek ongi funtzionatzen duela Elikagaien Segurtasunaren arloko estandarrak zalantzarik gabe eta modu gardenean ezartzeko.