315/2025 Errege Dekretua argitaratu da, eta horren helburu nagusia da ikastetxeek berma dezatela egunero fruta eta barazki freskoak kontsumitzen direla, arrain eta lekale gehiago eskain ditzatela, eta edari azukredunak eta energetikoak desagerrarazi daitezela, baita opil industrialak ere. Dekretua ikastetxe guztiei aplikatuko zaie (publikoak, itunpekoak nahiz pribatuak, eta haur hezkuntzatik batxilergora eta oinarrizko edo erdi-mailako lanbide-heziketarako zikloak barne).

Gaur egun, malnutrizioak, era guztietan, herrialde guztiei eragiten die, eta ezinbestekoa da modu globalean ekitea arazo horri, 2030 Agendan jasotako 2. Garapen Jasangarrirako Helburua “Goserik ez” lortzeko.

Duela bi hamarkada baino gehiago, Espainian nahiz Europan, obesitatea osasunerako arrisku larria bihurtu da. “Elikadura, jarduera fisiko, haurren garapen eta obesitateari buruzko 2023ko ALADINO Azterlana”ren daturik berrienen arabera, 6 eta 9 urte arteko haurren % 15,9ak obesitatea du, ikasleen % 3,6ak obesitate larria du, eta % 36,1ak gehiegizko pisua du. Gainera, 18.000 € baino gutxiagoko diru-sarrerak dituzten familietan, gehiegizko pisuaren prebalentzia % 46,7koa da, 30.000 € baino gehiagoko diru-sarrerak dituzten familietako % 29,2aren aurrean.

Haurrak eskolan dauden denbora aintzat hartuta, baita ikastetxe horietan egunean behintzat janari nagusi bat kontsumitzen dutela, eskola-giroa gakoa da elikadura-jarrera eta -eredu osasungarriak sustatzeko biztanleria osoan eta gizarte-klase guztietan. 

Errege Dekretu horrekin, haur guztientzako elikadura nutritiboa eta anitza izateko eskubidea bermatzen da, honako hauek bermatuz:

  • astean bost janari osasungarri
  • fruta eta barazkien gutxienez % 45a sasoikoa izan dadin
  • arrain, lekale eta zereal integral gehiago kontsumitzea
  • sukaldeko teknika osasungarriagoak, hala nola labea, lurruna, irakitea, plantxa, frijitukiak eta tomate-saltsak
  • entsaladak ontzeko, oliba-olio birjina edo birjina estra; eta, kozinatzeko eta frijitzeko, oleiko askoko oliba-olio edo ekilore-olioa
  • gatz iododuna, eta prestaketetan erabilitako gatz-kopurua murriztuko da, aukera moduan espeziak erabiltzea
  • saldaren kontzentratuak edo zaporearen beste indartzaile batzuen erabilera mugatzea eta, erabiltzekotan, % 25 gatz-kopuru gutxiago duten merkatuko aukerak erabiliko dira.

Elikagaiak eta edariak saltzeko ikastetxeetako makina automatikoetan, debekatuta dago OMEk eta AESAN bezalako beste erakunde batzuek ezarritako nutrizio-irizpideak gainditzen dituzten antz-azido aseen, trans gantz-azidoen, gatzaren eta azukreen edukia duten elikagai eta edariak eta kafeina-eduki handia duten produktuak saltzea.

Gainera, urerako sarbidea erraztuko da, doan edateko ura eskaintzen duten iturriak jarriz espazio komunetan eta aisialdirako espazioetan, eskola-egun eta eskolaz kanpoko aldi osoan, eta eskola-jantokietako mahietan kontsumitzeko ura jarriko da pitxerretan.

Bestalde, Errege Dekretuak menuak antolatzeko elikagai-taldeetarako kontsumo-maiztasunak zehazten ditu; menu bereziak egon beharko dira elikagaiek eragindako alergien edo intolerantzien diagnostiko medikoa duten ikasleentzako, edo arrazoi etiko edo erlijiosoengatik behar duten ikasleentzako.

315/2025 Errege Dekretua, apirilaren 15ekoa, Elikagaien eta nutrizioaren segurtasunari buruzko uztailaren 5eko 17/2011 Legearen garapen-arauak ezartzen dituena, ikastetxeetan elikadura osasungarri eta jasangarria sustatzeko.