C bitaminaren eta manganesoaren ingestarako erreferentziako balioak 13/11/05
EFSAk (Elikagaien Segurtasunerako Europako Agentziak) herritarrentzako erreferentziako ingestak ezarri ditu C bitaminarako eta manganesorako, Europako Batzordeak hala eskatuta.
Erreferentziako balioak jasotzen dituzten irizpen zientifikoak argitaratu egin dira kontsulta publikora eraman ondoren. Hona hemen emaitzak:
C bitamina – batez besteko beharra (AR) eta herritarrentzako erreferentziako ingesta (PRI)
Gizon helduak:90 mg/egun (AR) eta 110 mg/egun (PRI)
Emakume helduak:80 mg/egun (AR) eta 95 mg/egun (PRI)
Haurrak:(batez besteko beharra (AR))
- 1 eta 3 urte bitarteko haurrak:20 mg/egun
- 15 eta 17 urte bitarteko nerabeak: 90 mg/egun
Manganesoa – ingesta egokia
Helduak:3 mg/egun
7 eta 11 hilabete bitarteko haurtxoak:0,02-0,5 mg/egun
Haur eta nerabeentzat helduen balioak estrapolatzen dira eskala isometrikoak eta erreferentziako gorputz-pisuak erabilita.
Irizpen zientifikoa: C bitaminarako erreferentziako balio dietetikoak
Irizpen zientifikoa: manganesorako erreferentziako balio dietetikoak