AESANek online kanpaina bat abiarazi du urri honetarako; hainbat material grafiko barne hartzen ditu, eta helduen artean azukrearen kontsumoa murriztea du helburu.

 

Azkenaldian argitaratutako datuek agerian jarri dute herritarrak sentsibilizatzeko beharra dagoela:

 

  • Espainiako biztanle helduen % 17,4 obesoak dira, eta % 37,1ek gehiegizko pisua dute. Gehiegizko pisua ohikoagoa da gizonengan (% 62,5) emakumeengan baino (% 46,8).
  • OMEk gomendatzen du azukre askeen eta azukre gehigarrien kontsumoa kontsumitutako guztizko energiaren % 10etik behera murriztea (50 g/egun). Halaber, erakundeak adierazi du kontsumoa guztizko ingestio kalorikoaren % 5etik behera murriztuko balitz, osasunarentzako onura gehigarriak lortuko genituzkeela (25 g/egun).
  • Espainiako biztanleen azukre-kontsumoak ezarritako gomendioen mugak gainditzen ditu. 2011n, 94,3 gramokoa izan zen azukreen eguneko batez besteko kontsumoa helduengan.
  • Azukrearen gehiegizko kontsumoak areagotu egiten du obesitatea, diabetesa eta gaixotasun kardiobaskularrak izateko arriskua. Gaixotasun kardiobaskular baten ondorioz hiltzeko arriskua hiru aldiz handiagoa da azukre gehigarriarekin pasatzen bagara.
  • Espainian, obesitatea bi eta hiru aldiz artean handiagoa da zaurgarriagoak diren talde sozioekonomikoetan, zeinetan azukredun freskagarrien kontsumo handiagoa erregistratzen baita.

 

Kanpaina honen bidez, herritarrak kontzientziatu nahi dira azukre gehigarrien kopuru handiak dituzten elikagai prozesatuen kontsumoa murriztea sustatzeko garrantziari buruz, eta elikagai horiek prozesatu gabeko beste elikagaiekin ordezkatzeko garrantziari buruz (hala nola frutak eta barazkiak, azukrea berez dakartenak eta gure dietan ezinbestekoak direnak).

 

Ahaleginak bikoiztu behar ditugu elikadura osasungarri eta jasangarriago bat lortzearen alde, eta bermatu behar dugu kontsumitzaile guztiek –bereziki zaurgarrienek– elikagai nutritiboak, freskoak, hurbilekoak eta sasoikoak eskuratu ahal dituztela, behar besteko kantitatetan.

 

Kanpaina eta horri lotutako materialak – AESAN 2020