Gizarte eskubideak, Kontsumoa eta 2030 Agenda Ministerioak egiten duen ALADINO azterlanaren (elikadura, jarduera fisikoa, haurren garapen eta obesitateari buruzkoa) emaitzen aurrerapena aurkeztu da AESANen bidez (Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentzia).

Azterlana 2011n egiten hasi zen, eta helburu du 6 eta 9 urte arteko ikasleetan  gainpisuak eta haurren obesitateak duen prebalentzia eta horrek eskola- eta familia-inguruari buruzko eragile sozioekonomikoekin duen lotura aztertzea.

2023. urtean aipagarria izan da haurren gainpisua neurtzen duen tasa 2019an baino % 4,5 txikiagoa izan dela, % 40,6 izatetik % 36,1 izan arte. Jaitsiera horrekin, zehazki, lortu da 6 eta 9 urte arteko haurretan gainpisua % 3,1 eta obesitatea % 1,4 murriztea.

Hala ere, haurren gainpisu- eta obesitate-tasa horiek nekez murriztu dira errenta gutxiko familietako ikasleen artean (urtean 18.000 € baino gutxiagoko sarrera gordinak), tasak lehenengo azterlana egin zenetik, 2011tik, egonkor mantendu baitira.

Azterlanak adierazten duen beste datuetako bat da errenta gutxiagoko familien artean haurren obesitatea (% 23,60) errenta handiagoko familien artean erregistratzen denaren (% 10,90) bikoitza dela.

Azterlanak emandako datuen artean, desberdinkeriak osasunari eragiten dion faktore gisa duen erasana azpimarratzen duten zifrak lortu dira:

  • Gosari eskasak. Egunero edari bat baino gehiago gosaltzen duten ikasleen ehunekoa 17 puntu baxuagoa da errenta baxuagoko familien kasuan (% 61) errenta altukoen artean baino (% 78).
  • Fruta eta barazki eskasak. Eguneko fruta eta barazkien kontsumoa txikiagoa da errenta baxuagoko familien artean. Orokorrean, ikasleen % 45,3ak baino ez du kontsumitzen fruta egunero, eta ehunekoa ia erdira arte murrizten da barazkien eguneroko kontsumoan: % 23,8.
  • Pantaila gehiegi. Errenta-maila txikiagoko familien artean, pantaila baten aurrean egunean 2 ordu baino gehiago igarotzen dituzten haurren ehunekoa (% 41,1) ia bikoitza da errenta handiagoko familiekin alderatuta (% 22,8). Oro har, hamar ikasleetatik hiruk (% 30,0) egunean 2 ordu baino gehiago igarotzen dituzten pantaila baten aurrean, sedentarismoa areagotuz.
  • Eskolaz kanpoko jarduera gutxiago. Astean eskolaz kanpoko jardueretan gutxienez bi ordu igarotzen dituzten haurren ehunekoa 20 puntu txikiagoa da sarrera gutxiagoko familietan (% 64,2) sarrera handiagoko familietan baino (% 88,1).

 

Azterlanaren emaitzek adierazten dute nahiz eta aurrerapausoak egin diren, ez da erritmo berdinean lortzen maila sozioekonomiko guzietan. Ministerioak iragarri du tasa horiek eta desberdinkeria murrizten jarraitzeko bideratutako neurrien multzoa antolatzen ari dela, honako neurri hauek barne:

  • eskola-jantokiak haurrek elikadura-ohitura onak izan ditzaten hezteko funtsezko toki gisa. Ikastetxeetako Jantoki Osasungarri eta Jasangarriei eta Haurren Obesitatea Murrizteko Espainiako Plan Estrategikoari buruzko Errege Dekretua izapidetzen ari da.
  • ingurumen- eta ekonomia-jasangarritasuna; izan ere, sasoiko eta zirkuitu laburreko produktuak erabiltzea lehenetsiko da, tokiko ekoizpena eskola-jantokietako elikadura osasungarriaren oinarria izan dadin.
  • haurrei zuzendutako elikagai ez-osasungarrien publizitatea arautzea; irmotasunez egingo da lan gai horretan.