EFSAko Dietetika Produktuen, Nutrizioaren eta Alergien Taldeak erreferentziazko balio dietetiko berri ezarri ditu, A bitaminari dagokionez; zehazki, Herritarrentzako Erreferentziazko Ingesta (PRI) hauek:

  • Gizonak: 750 mg erretinol/egun.
  • Emakumeak: 650 mg erretinol/egun.
  • Haurrak: 190 mg erretinol/egun (7-11 hilabete arteko haurrek) eta 580 mg erretinol/egun (15-17 urte arteko mutilek) bitartean.
  • Haurdunaldia eta edoskitzaroa: 700 mg erretinol/egun eta 1.300 mg erretinol/egun, hurrenez hurren.

Balio horiek ezartzeko, taldeak egokitzat jo du maila hau: 20 gramo erretinol, gibelaren gramoko. Izan ere, hori beharrezkoa da plasman erretinol-kontzentrazio egokia izateko, A bitaminaren urritasunaren zantzu klinikoak saihesteko eta erreserba nahikoa lortzeko. Horregatik, balio hori erabili da erreferentzia gisa, adin-talde bakoitzari batez beste eskatzen zaiona zehazte aldera.

A bitaminari buruzko txostena (EFSA)