Kontsumo Ministerioak, AESANen bitartez eta Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren eta autonomia-erkidego batzuetako Hezkuntza Sailburuordetzen laguntzarekin, Nerabeen elikadura, elikadura-praktika eta bizi-ohitura osasuntsuen pertzepzioei buruzko azterlan kualitatiboa egin du. Azterlanaren xedea da elikadura eta bizi-ohitura osasuntsuen pertzepzioak aztertzea 12-14 urteko ikasleengan, hau da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailako ikasleengan.

 

Azterlanaren helburuak hauek izan ziren:

 

  • 12-14 urteko nerabeen elikadura osasuntsuari buruzko pertzepzioak ezagutzea.
  • Nerabe horien elikadura-praktikak eta bizi-ohitura osasuntsuak zehazten dituzten faktore erabakigarriak, oztopoak eta elementu erraztaileak aztertzea.
  • Aztertzeko xede den biztanleriaren ikuspegia eta bizipenak deskribatu eta ulertzea, obesitatearen arazoari aurre egiteko bideratutako politika publikoen diseinuan parte hartzen dutela bermatzeko.

 

 

Ondorioak:

 

Ateratako ondorioen artean, hauek nabarmendu behar dira:

 

  • Familia-etxebizitzan kontsumitzen diren otordu gehienak karbohidrato soilak dira (pasta, patatak, ogia), nerabeen gustuekin bat.
  • Auzo zaurgarrienetan gosaltzen ez dutenen kopurua igo egin da, eta fruta, lekale eta barazkien kontsumoa murriztu.
  • Ariketa fisikoa curriculumaz kanpoko jardueretara mugatu ohi da.
  • Aisialdia eta jolasgaraia, batez ere neskek, jarduera pasiboak egitera bideratzen dituzte.
  • Nerabeek lotura ezarri zuten osasun mentalaren eta praktika osasuntsuen artean.
  • Elikadura osasuntsua izateko, familia izan zen eragin handiena zuen faktorea, eta ondoren, profesionalak eta komunikabideak.
  • Nerabeek prestutasuna eta interesa erakusten dute biztanleriaren bizitza osasuntsua hobetzeko ekimenetan parte hartzeko.