Espainiako Nutrizio eta Dietetika Akademiak eta Dietista-Nutrizionisten Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiak elikadura- eta nutrizio-gomendio sorta bat argitaratu dute Espainiako herritarrentzat, COVID-19k eragindako osasun-krisialdi honen aurrean.

 

Hain zuzen, ohiko egoeretan ematen diren gomendio berberak dira: hau da, batez ere frutaz eta barazkiz elikatzea. Alabaina, badago berritasun bat: dokumentu horretan jasota dago nola elikatu, zer erosi eta nola erosi.

 

Gainera, COVID-19k eragindako egoera laburbiltzen du, eta, horrez gain, argitu egiten ditu  gai horren inguruan sortutako zalantzetako batzuk.

 

Honako hauek aurkituko ditugu dokumentu horretan, besteak beste:

 

  • Zer dira koronabirusak eta zer da COVID-19?
  • COVID-19 gaitzaz ez kutsatzeko prebentzio-neurriak
  • COVID-19ren aurkako tratamendua
  • Elikadura- eta nutrizio-gomendioak COVID-19ren aurrean
  • COVID-19 gaitza izanik, sintoma arinak dituztelako etxean dauden pazienteentzako dieta-gomendioak
  • COVID-19 gaitza izanik, ZIUn ospitaleratutako paziente kritikoentzako elikadura- eta nutrizio-gomendioak
  • Erosketa osasungarria, jasangarria eta arduratsua egiteko gomendio orokorrak
  • Dietista-nutrizionista baten arreta jaso al dezaket urrutiko nutrizioaren edo dietetikaren bitartez?
  • Haurdunaldia eta edoskitzea COVID-19ren aurrean

 

 

Espainiako herritarrentzako elikadura- eta nutrizio-gomendioak COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiaren aurrean